Merina Gris – Ardi Latxen Herrian
Genre Pop

LYRIC
Ardi Latxen Herrian

Feat. Cris

Zerk egiten zaitu gaizto?
Aiztoa beti zorrotza, garratzak zure hitzak
Zenbat laino beltz
Besarkada bat behar duzu baina kiratsa jasanezina da
Bakarrik zaude
Begizuloak malkotan, errua ez duzu inoiz bilatzen zure etxean
Segi zuloan, ilunpetan ikustezina omen da zure zauria

Ez da zure errua sentitzen duzuna
Baina zurea da, egindako mina
Gustoko ez dudan arren, ez gara hain desberdinak
Ze pena! Musikan ere polizia
Zuena urrea eta gurea ke
Etxea sutan da, eta zu txioka
Chico ¡cállate ya!
#esanbeharnuen
Hemen edonor jainko da, fededun bakarra bera den arren

Ardi latxen herrian, hari latzen erdian
Ardi latxen herrian, hari latzen erdian
Ardi latxen herrian, hotzaren aberrian
Laino beltzen erdian, hari latzen erdian
Ardi latxen herrian, hari latzen erdian
Ardi latxen herrian, berde zuri gorria
Hotzaren aberrian, hari latzen erdian
Ardi latxen herrian, gerrien deserrian
Ardi latxen herrian, hari latzen erdian
Ardi latxen herrian, baina olatu berrian
Ardi latxen herrian, “nahi eta ezinen” herrian
Gustoko ez dudan arren, ez gara hain desberdinak

Baina zurea da, egiten duzun mina

Zuk nahi ez arren, laino beltzek hitz egiten jarraituko dute
Eta zer? Ekaitzaren barruan beraiek daude

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *