Merina Gris – 90‎
Genre Electronic, Pop

LYRIC
90‎

Hor noraezean, 90eko uzta
Esnatu gaitu espaloi bustien usainak
Gure ahotan txikleen lehen segunduak
Ametsen suak erretzen dizkigu erraiak

Zer gera pantailak itzalita?
Nostalgian galdutako arimak
[E]ta trena hartzen ez dugunean
Orduan, aske izango gara

Laurogeitahamar [x4
Hor noraezean, 90eko uzta
Kotxe barruan, ea kanta noiz amaitzen dan
Ta gurasoak hauskorrak direla ikustean
Konturatzea, iada umeak ez garela

Zalantzak estututa, nostalgia kronikoa
Maite dugun jendea maitatzeko denbora

Zer gera...

Produktibitatea, infoxikazioa
Galdutako aukerak, guretzat presioa
Dena ihesi doa, ta zahartzen ari gera
Agian ez gara hain bereziak

Zer gera...

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *